Ilaski Serrano, 'Gure Kasa'n

Horrez gain, Maddalen Arzallus Hitzen Zaindaria hitz eta esaera zaharren bila joango da Bermeora

Ilaski Serrano izango da urteko lehen 'Gure Kasa' saioko gonbidatua. Kazetari bermeotarrak ibilbide luze eta arrakastatsua du irratian eta telebistan. Beti alaitsu eta irribarre batekin irudikatzen dugu, gainera. Asteazkeneko saioan, bere lanak errepasatu, berarekin hitz egin eta sorpresa bat edo beste emango dizkiogu.

Nerea Aliasek ETBko artxiboan Ilaskiren irudi asko aurkitu ditu baina, horien artean. onena erakusteko denbora izango du bakarrik. Jon Garate bere aldetik, kalera irten da Ilaski Serranori buruz galdezka eta jendea jolasean jarri du.

Amaitzeko, Maddalen Arzallus Hitzen Zaindaria Bermeon izango da bertako hitz eta esaera zaharrak bilatzen eta benetako altxorrak aurkituko ditu.

'Gure Kasa' asteazken honetan izango da ikusgai, 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera