Ikerketa herritarrekin, aste honetako 'Teknopolis' saioan

Saioak INMA proiektua ezagutuko du, haurren garapenean inguruneko kutsatzaileek duten eragina aztertzen duen ikerketa

Haur baten garapenean eragin handia du genetikak, elikadurak, babes emozionalak... eta ingurunean egon daitezkeen kutsatzaileek ere bai. Duela urte batzuk ezagutu genuen Inma proiektua haurdunaldian merkurioa duten arrainak ez jateko aholkua zabaldu zenean. Proiektu horrek haurdunalditik hasita jaso ditu milaka haurren garapenaren datuak kutsatzaileek duten eragina ikertzeko, tartean Gipuzkoako 400 gaztetxo daude. Izan ere, gaur egun haur horiek 11 urte dituzte eta ikerketa ez da amaitu oraindik.

Ikerketa egiteko herritarrak ez dira maiz kontuan hartzen. Baina auzia mahai-gainean dago: herritarren iritzia kontuan izanez gero posible da ikerketa (eta zientzia eta teknologia) bestelakoa izatea. Horretan datza, hain zuzen ere, ikerketa eta berrikuntza arduratsuaren funtsa, ingelesezko adieraren siglez ezagutzen dena: RRI. Gizartea eta ikerketa elkarri gerturatzeko helburuarekin RRIaren gaineko gogoeta bultzatzea du helburu Zientziakide proiektuak.

'Teknopolis' 13:30ean emitituko da larunbatean ETB1en eta eitb.eus-en, eta igandean ETB2n eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos