Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Identitatea gorpuztearen bidez askatzea

Bost adingaberen lekukotasunen bidez, euren errealitatearen berri emango du 'Tránsito' dokumentalak

El Diario Vasco

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 31 de marzo 2019, 11:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Trans pertsonen Ikusgarritasunaren Egunarekin bat eginez, Eider Hurtadok '360º' saioan adingabeko transexualen errealitateari buruzko dokumentala aurkeztuko du. Transexualitatea helduekin lotu izan ohi da historikoki, baina asko dira txiki-txikitatik jaiotzean izan zuen generoarekin ados ez dauden haurrak.

'Tránsito' dokumentalak adingabeen errealitatea erakutsiko du, bost gaztetxoren kontakizunaren bidez: David (6 urte), Estrella (11 urte), Raquel (14 urte), Mario (17 urte) eta Marta (23 urte), heldu bakarra. Batetik bestera igaro aurretik haur hauek bizi duten sufrimendua eta sarritan gurasoek bizi duten onartze prozesu zailak erakutsiko dituzte lekukotasun hauek.

Davidek 6 urte ditu. Segituan esan zien gurasoei bera mutila zela, baina gurasoek ez zioten jaramonik egin. Bereari eutsi zion, eta horregatik, eta bere jokaera arraro eta goibelaz asaldatuta, gurasoak geroz eta arduratuago zeuden. «Informazio bila jo genuen, esaten ziguna egia izan ez zedin», azaldu du amak. Azkenik, 5 urterekin transitu soziala egin zuen: David izena hartu zuen eta mutil bat bezala jantzi eta bizitzen hasi zen.

Estrella mutilezkoen genitalekin jaio zen, eta 8 urterekin egin zuen transitu soziala neska bat bezala bizitzeko. Gaur egun 11 urte ditu, baina sufrimendu handiz gogoratzen du 5 edo 6 urte zituenean bere desberdintasunaz ohartu eta eskolako patioko bazter batean eserita egoten zenekoa.

Raquelek 14 urte ditu. Ziurrenik adingabeko transexual baten bizitzako garairik zailenean dago: gaztaroko aldaketa garaian. Bat batean, 12 urterekin edo, gorputz guztian ileak zituela eta bizarra ateratzen zitzaiola konturatu zen. Bere buruaz beste egiten saiatu zen behin. Une honetan blokeatzaile hormonalekin tratamendua egiten ari da, ezaugarri maskulinoen garapena gelditzeko.

Mariok 17 urte ditu. Urte bete eskas dela kontatu zien gurasoei bera ez zela neska, mutila baizik. Berehala hasi zen testosteronarekin hormonatzen. Orain, mutil itxura dauka, baina bada onartzen ez duen bere gorputzeko atala: bularrak. Programako lan-taldeak bularrak kentzeko ebakuntzara lagundu zion.

Martak 23 urte ditu eta erizaintza ikasketak amaitu ditu. Baginoplastia bat egin zuen eta egun emakume osoa sentitzen da. Nahi bat du bakar bakarrik: bera maiteko duen gizona topatu eta familia bat osatzea. '360º' saioa igandean 22:15ean dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios