Ibon Martín idazlea izango dute gonbidatu 'Biba zuek' saioan
Aurretik, ezaguna den senide bat duten pertsonen egoera izango dute hizpide, solasaldian
Lunes, 1 de marzo 2021, 11:49
Astelehen honetako 'Biba Zuek!' saioan, ezaguna den senide bat dutenen testigantzak jasoko dituzte solasaldiaren tartean, «nire senidea ezaguna da» gaia mintzagai hartuta. Horretarako, adibide gisa, Iban Garcia youtuberra eta bere ama Maite Aspiazu hartuko dituzte gonbidatu platoan.
Publicidad
Horrez gain, Vidal Salcedo medikuak hezurrei eragiten dien gaixotasun bati buruz hitz egingo du: osteoporosia.
Bigarren orduko gonbidatua, berriz, Ibon Martin idazle donostiarra izango da. El valle sin nombre eta La fábrica de las sombras eleberriak idatzi ditu eta, narratiba lantzeaz gain, hainbat bidaia-liburu ere argitaratu ditu. Horren guztiaren inguruan hitz egingo dute sortzailearekin.
Markak hausten ari da azken egunotan Maddalen Arzallusen eta Xabier Sukiaren saioa. Hala, hainbat egunez audientzia-datu bikainak lortu ostean, denboraldiko daturik onena izan zuen ostegunean.
'Biba Zuek!' astelehenetik ostiralera dago ikusgai, zuzenean, 18:00etan, ETB1en.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión