Borrar
Rafifi filmeko protagonistetako batekin izango dira hizketan
Homofobia Kenyan, astearteko 'Ur Handitan Atzerrian' saioan

Homofobia Kenyan, astearteko 'Ur Handitan Atzerrian' saioan

Kenyan gay, lesbiana, bisexual eta trans pertsonek bizi duten egoera larrian murgilduko da 'Ardi beltzak' atala

Martes, 18 de septiembre 2018, 11:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Afrikako 54 herrialdetik 38tan sexu bereko pertsonen arteko harremanak legez kanpokoak dira. Kenya da horietako bat. Kolonialismo garaiko legeek indarrean jarraitzen dute eta 14 urte arteko espetxe zigorra jaso dezakete gay, lesbiana, bisexual eta transgeneroek. Kenyan bizi den homofobia arazo honetan murgilduko da astearte honetako 'Ur Handitan Atzerrian' saioa, Xabier Madariaga kazetariaren eskutik.

Kenyako gobernuak zabaldutako datuen arabera, 2010 eta 2014 artean delitu hauek leporatutako 595 lagun auzipetu zituzten. Eta Kenyarren %90entzat onartezina da homosexualitatea. Homosexual direla onartzen dutenak etxetik edota lanetik kanporatzen dituzte, marjinalitatera bultzatuz.

Gizartean baztertuak diren horiei laguntzeko badago larrialdietarako telefono bat. Tirop J. Salat aktibistak erantzuten du. Bizitza gogorra izan du berak ere, eta orain arazoak dituztenei laguntzen ibiltzen da telefono zerbitzu horrekin. Berak azalduko digu kolektiboaren egoera eta baita berak etxean bizitako esperientzia ikaragarriak ere.

Kwamboka intersexuala da eta slum edo txabola auzo batean bizi da. Txikitan, neska izaten jarrai zezan, ebakuntza egin zioten. Bereziki larria den intersexualen egoera ezagutuko dugu bere eskutik.

Protagonista hauengana heltzeko, Oskar Epelde kazetaria izango dute bidelagun. Hainbat urte daramatza Afrikan eta ondo ezagutzen du Kenya ere. Ez da Kenyan bizi den eta saioan parte hartuko duen euskaldun bakarra. Naia Barrenetxea deustuarra duela 12 urte iritsi zen bertara, Afrikan bizitzeko ametsa errealitate bihurtuz. Bertan jaio dira bere bi alabak, Nerea eta Lur, eta erlijioak gizartean oro har, eta bereziki, hezkuntzan duen pisuaz hitz egingo du. Gainera, zinema munduan egiten du lan eta Rafiji filmeko protagonistetako batekin harremanetan jarriko da ere bai.

Bi emakumeren arteko maitasun historia kontatzen duen Rafiki filma Cannesen aurkeztu da aurten. Jaialdi honetarako aukeratua den lehengo film kenyarra izan da. Txalo zaparrada izugarria jaso du Canneseko jaialdian baina Kenyan debekatu egin dute, maitasun lesbikoa bultzatzen duela arguaditatuta. Filmaren protagonistetako bat, Sheila Munyiva aktorea, ere elkarrizketatuko du Xabier Madariagak.

'Ur Handitan Atzerrian' astearte honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios