Borrar

Mirari Martiarena izango da Hitzetik Hortzera saioko aurkezle berria

Bertsolaritzaren zita irailaren 16an itzuliko da ETB1eko programaziora, larunbatero 21:00etan

J. Agirre

Astelehena, 11 iraila 2023, 15:02

Comenta

Mirari Martiarena gidari duela larunbat honetan, irailak 16, itzuliko da Hitzetik Hortzera saioa ETB1eko programaziora. Era honetara ibilbide berri bati ekingo dio programak bost urteko zikloari amaiera eman zion 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiak markaturiko iazko denboraldiaren ostean. «Azal berriturik» hasiko da aro berria Unai Gaztelumendi sortzaileak egindako grafismoarekin.

Lehen aldaketa aurkezlean nabarituko du ikusleak. Mirari Martiarena oiartzuarra iaztik Hitzetik Hortzerako gidoilari lanetan ari da, baina aurten erronka berri bati ekingo dio. Horretaz gain, 'Hitzokei' programan kolaboratzaile bezala aritu zen, tartean Txapelketa Nagusiaren jarraipena eginez eta bakarrizketak egin ditu 'Barre Libre' umore saioan. Bertsozaletasuna etxetik datorkio eta gaztetatik Oiartzungo bertso eskolako partaidea da.

Bertsolaritzaren etxearen 34. denboraldia izango da aurtengoa eta saio berria larunbatero eskainiko da 21:00etatik aurrera. Orotara 26 programak osatuko dute eta martxoaren 30a bukatuko da, udazkeneko hitzorduetan pisu berezia eskainiz Bizkaiko eta Nafarroako Bertsolari Txapelketei. Horiez gain, «Euskal Herri luze zabalean jaialdiz-jaialdi ibiliko» dela azaldu dute beti bezala bertsoa oinarri izanda. «Helburua garbia da, beste urte batez telebistan erreferentziazko bertso plaza izaten jarraitzea».

Ohi bezala astero bi bertso plazatako saioekin gozatzeko aukera izango da eta Martiarenak gonbidatu bat elkarrizketatuko du, izan bertsolaria, bertsozalea edo euskal kultur sortzailea. Denboraldiaren lehen zatian programarako propio sortuak izan diren bertso sorta musikatuak izango dira, zazpi guztira eta irailean hasi eta abendura bitarte ikusiko dira. Kantuan entzungo ditugu Jone Uria, Haira Aizpurua, Maddi Agirre, Agin Laburu, Joanes Illarregi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Aitor Etxebarriazarraga. Bertsoak musikatzeko ardura Beñat Antxustegi eta Eneko Sierrak izango dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mirari Martiarena izango da Hitzetik Hortzera saioko aurkezle berria

Mirari Martiarena izango da Hitzetik Hortzera saioko aurkezle berria