Borrar

Hiesa bizirik, aste honetako 'Teknopolis' saioan

Sendabidea ikertzen ari den Jon Badiola medikuarekin egongo dira eta Euskal Herriko hiesdunen egoera aztertuko dute

Sábado, 1 de diciembre 2018, 10:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hiesaren kontrako nazioarteko eguna da abenduaren 1a eta, horren harira, Granadan hasiko dute aste honetako 'Teknopolis' saioa. Han Jon Badiola mediku lekeitiarra hiesaren sendabidea ikertzen ari da. Hiesaren aurkako tratamenduak ikertzen dituen Europako talde baten partaidea da. Ikerketaren gakoa hezur-muin transplanteak eta haien mekanismoak ulertzean dago. Sendabidea gertu ala urruti dagoen galdetuko diogu, besteak beste.

Eta Euskal Herrira etorrita, hiesdunen egoera gaur egun nolako den ezagutuko dute: nola aldatu da gizartearen pertzepzioa gaixotasun honen aurrean? Duela 30 urte, lehenengo kasuak agertu zirenean hiesak heriotza esan nahi zuen. Baina tratamendu antiretrobiralek gaixotasuna kroniko egin dute, lehenengo munduan behinik behin. Eta horrek aldatu egin du hiesaz kutsatzeko arriskuaren aurrean jendeak duen jarrera. Hiesdunen eta tratatzen dituzten medikuen iritzia jasoko dugu. Izan ere, hiesaz asko dago esateko oraindik.

'Teknopolis' larunbatean 13:30ean ETB1en eta igandean ordu berean ETB2n izango dugu ikusgai.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios