Hesian taldeko kideak, 'Gure Kasa' saioan

Iban Garciak Gari abeslari mitikoari saiora etortzeko gonbidapena emango dio

Asteazken honetan Hesian taldeko kideak, Zuriñe, Fran, Ane, Eneko, Beñat, Danel eta Iker, izango dituzte 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Beraien ibilbideaz hitz egin, ondo pasatu eta taldearen bideoklip ezagunenak errepasatuko dituzte. Gainera, bi abesti berri abestuko dituzte zuzenean.

Iban Garciak 'Bazatoz Ibanekin platora' atalean gonbidapen berri bat banatzen ahalegindu da. Gari abeslaria 'Gure Kasa'ra gonbidatu nahi izango du. Lortuko du Garirekin egotea? Zein izango da abeslariaren erantzuna?

Onintza Enbeita ere etorriko da. Musika talde berri bat nola sortu azalduko du Ni On In tartean eta asteazkenetik aurrera ETBn gidatuko duen 'Gure Doinuak' saio berriaren lehen irudiak erakutsiko ditu.

'Gure Kasa' asteazken honetan izango da ikusgai 21:30ean ETB1en.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos