Hauteskundeen jarraipena egiteko programazio berezia iragarri du EITBk

Atresmedian egindako eztabaidaren argazkia./EP
Atresmedian egindako eztabaidaren argazkia. / EP

Albistegien jarraipenez gain, saio bereziak emango dituzte 19:00etatik aurrera

EL DIARIO VASCO

Apirilaren 28ko hauteskunde orokorrei arreta berezia eskainiko die EiTBk Euskal Telebista, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria eta eitb.eus-en bidez. Egunean zehar hedabide ezberdinetan berri emateaz gain, 19:00etatik aurrera saio bereziak egingo dira.

Aurretik egindako galdeketen datuak abiapuntu hartuta, bozketaren emaitzak eskaintzen joango dira, zenbaketaren %100era iritsi arte. Datuok adituekin aztertzeaz gain, alderdien lehenengo erreakzioak bilduko dituzte. Horretarako, konexio puntu ezberdinak izango dituzte EAEN, Nafarroan eta Madrilen.

ETB2n, Africa Baetak, Juan Carlos Etxeberriak eta Xabier Garcia Ramsdenek gidatuko dute albistegi berezia 19:15ean hasita. Fabio Gonzalez politologoak komentatuko ditu datuak eta horrez gain, bi solasaldi mahai izango ditu saioak. Horietako batean Garbiñe Biurrun, Maite Ubiria, Jose Luis Rodriguez Aizpeolea, Chelo Aparicio eta Naiara Pinedo egongo dira. Bestean, berriz, alderdi politikoetako ordezkariak: Jokin Bildarratz —EAJ/PNV—, Carolina Uribe —Elkarrekin Podemos—, Iker Casanova —EH Bildu—, Alfredo Retortillo —PSE-EE— eta Angel Rodrigo —PP—.

.