Hauteskundeak izango dituzte ostiralean 'Go!azen'en

Gelako ordezkaria aukeratu beharko dute Basakabiko gazteek hirugarren atalean. Bien bitartean, Garik izorratzen dabilenaren bila jarraitzen du

'Go!azen 5.0' telesailaren hirugarren atalean, gelako ordezkaria aukeratzeko hauteskundeak egingo dituzte, eta Garik bera izorratzen dabilena nor den ikertzen jarraituko du.

Zurik botatako ideia baten ondorioz, gelako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak egingo dituzte Basakabin. Nikolek aurkeztea pentsatu du, eta Markel ere ez da atzean geldituko. Basakabiko ohorezko koadroan bere burua jartzea nahi du.

Bestalde, Gari bera izorratzen ari denaren bila dabil, ordainarazteko asmoz. Nikole izan delako susmoa izango du, neskak oraindik gogoan baitauka iaz tarta bota ziola aurpegira.

Azkenik, Naiak Royalerako bideoklipa grabatzen lagunduko dion norbait behar du. Ez dio Juleni eskatu nahi, Alex ere gustuko duelako, baina beste erremediorik ez du izango azkenean.

Hori guztia eta gehiago, ostiral iluntzeetan, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Aurreko atalak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos