Gurpildun jatetxeak izango ditu protagonista 'Juego de Cartas' saioak

Janus' Dream, U-Lovers & Mafaldo, Thate Street Food eta Hambroneta jatetxe ibiltariek euren eskaintza erakutsiko diote Javi Sierrari

Astelehen honetako 'Juego de Cartas' saioan, Javi Sierra sukaldariak gastronomia moderno eta dinamikoa ezagutuko du eta horretarako, musika jaialdietan eta herrietako jaietan presente dauden food truck jatetxe ibiltariak hartuko ditu protagonista.

Hasteko, Luis Saenz de Aja eta bere Janus' Dream food truck-a ezagutuko dugu. Ondoren, U-Lovers & Mafaldo-ren maitasuna eta kolorea izango ditugu Glora Esquivel-en eskutik.

Saltxitxen ekoizpen eta salmentan izen handia lortu duen Thate familiako Jonek Thate Stree Food proeiktua aurkeztuko digu. Amaitzeko, Leire Perezek Hambronetara gonbidatuko gaitu, duela zazpi urte martxan jarri zuen jatetxe ibiltarira.

'Juego de Cartas' astelehen honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.