'Gure Kasa'ri Fernando Velazquezek jarriko dio musika

Besteak beste, 'Lo imposible' edo 'Un monstruo viene a verme' pelikulei musika jarri die. 'Go!azen' telesailean parte hartu du, eta Zea Mays eta Eñaut Elorrietarekin ere kolaboratu du

Ostegun honetan Fernando Velazquez izango da 'Gure Kasa'ko platoan. Munduko soinu banda konpositore onenetakoa da eta, besteak beste, 'Lo imposible' edota 'Un monstruo viene a verme' pelikulei musika jarri die. Euskal ekoizpenetan ere parte hartu du, estrenatzear dagoen 'Go!azen' telesailaren moldaketa eta girotze musika egiten, esate baterako. Horrez gain, Zea Mays musika taldearekin eta Eñaut Elorrieta bakarlariarekin ere kolaborazio lanetan jardun du.

Osteguneko saioan musika protagonista dela eta, Nerea Aliasek Fernandoren soinu bandarik onenekin Top zerrenda bat prestatu du. Asisko Urmenetak, bere aldetik, errotulagailuak lanean jarriko ditu beste aste batez, eta gonbidatuaren pasarte bitxi, kurioso eta dibertigarri bat azalduko du. Jon Garate kalera irten da; Fernando Velazquezen lanen inguruko galderak egiten ibiltzeaz gain, jendea zuzendari lanetan jartzen ere saiatu da.

Iban Garcia ere kalean izan da, kamera ezkutu bat egiten. Oraingoan jendeari piropoak botatzen ibili da. Zer moduz erreakzionatu ote dute bertatik pasa direnek?'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos