'Gure Kasa'k bere audientzia marka hautsi du

Pello Zabala Arantzazuko fraide ezaguna izan zuen protagonista saio arrakastatsuak/DV
Pello Zabala Arantzazuko fraide ezaguna izan zuen protagonista saio arrakastatsuak / DV

Joan zen astean lortutako audientzia errekorra gainditu zuen asteleheneko saioak; gaurkoan Urko Aristi izango dute gonbidatu

Asteleheneko 'Gure Kasa' saioak joan zen astean lortutako audientzia errekorra gainditu eta inoizko daturik onenak bereganatu zituen. Antton eta Julen Telleriak aurkeztutako saioak %3,7ko audientzia zatia lortu zuen eta euskaldunen artean %8,5era iritsi zen. Pello Zabala Arantzazuko fraide ezaguna izan zuten saioan gonbidatu, eta emanaldian zehar 98.000 ikus-entzulek bat egin zuten saioarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Denboraldiak aurrera egin ahala, audientzia geroz eta hobea lortu du 'Gure Kasa'k. 2017ko urrian hasi zenetik, bataz beste, %1,6ko audientzia zatia, euskaldunen arteko %4,3ko kuota eta 56.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu ditu.

Gaurko 'Gure Kasa' saioan Urko Aristi izango dute gonbidatu.  2002. urtetik Euskal Telebistan egunero ikusi dugu eguraldiaren iragarpenak egiten. Irrati txiki batean hasi zuen bere ibilbidea, telebistan ibili da urte luzez eta orain irratira bueltatu da.

Iban Garciak, halaber, txalupa bat eraiki du eta Donostiako portutik Kontxako hondartzaraino iristen saiatuko da.

Beti eguraldiari begira dagoena Mikel Garaizabal da. Zeruaren arabera uztak hobeak edo okerragoak dira eta berak asko daki uztei buruz. Oraingoan Amurrioko Atxa destilategia erakutsiko digu. 'Gure Kasa' 21:30ean dago ikusgai ETB1en.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos