Golden Apple Quartet taldearen emankizuna Donostian, larunbatean, 'Oholtzan'en

Groseko Katalunia Plazan eskainitako emanaldia izango da larunbat gauean ikusgai. Tartean entzun ahal izango ditugu 'Buen menú' edota 'Maria de la O' abesti ezagunak

Donostiako Aste Nagusian Groseko Katalunia Plazan Golden Apple Quartet taldeak eskainitako emanaldia ekarriko du gogora larunbat honetan 'Oholtzan' saioak. Kontzertuan, beraien kantutegi ezagunari errepasoa egiteaz gainera, kanta berrien moldaketak ere eskaini zituzten. Guztia beraiek duten ohiko umorearekin.

Golden Apple 1986ko urrian taldekide baten ezkontzan sortutako taldea da. Hasieran, Godspel musika egiten zuten, nahiz eta gerora euren abestiak eta kantatzeko erak berritzen joan. Abesti eta musikaz gain, umoreak ere paper oso garrantzitsua hartzen du euren emanaldietan. Honezkero 30 urte daramatzate emanaldiak sortzen eta publikoa entretenitu eta dibertitzen. 1990an Donostiako Jazzaldian egindako aurkezpenetik geroztik, ez dira gelditu.

Taldea Manu Romanok, Mikel Urreiztik, Loyola Garmendiak eta Edu Errondosorok sortzen dute. Euren abesti ezagunenetarikoetakoen artean, 'Buen menú' edota 'Maria de la O' daude.

'Oholtzan': Golden Apple Quartet Donostian emankizuna larunbatean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos