Goierriko etxeko sukaldaritza, 'Juego de Cartas' saioan

Honako jatetxaeak jarriko dira aurrez aurre: Lazkaoko Nerea, Ezkioko Agirretxea, Aramako Toki Alai eta Legazpiko Goiherri

Asteleheneko 'Juego de Cartas' saioa Goierrira joango da tradizioa, egiazkotasuna eta betiko zaporeen bila. Hasteko, Itxaso Sukiaren Nerea jatetxean egongo dira, Lazkaon. Inguruko baserrien osagaiekin prestatzen du Itxasok bere menua.

Ondoren Ezkiora joango dira. Bertan, Juanjo Martínez de Rituertok eta Marijo bere emazteak Agirretxea jatetxea erakutsiko dute. Maider Carcellerrek eta Eli bere bazkideak begano eta makrobiotekoentzat egokitutako menua eskaintzen dute Aramako Toki Alai jatetxean.

Legazpin amaituko dute bidaia. Xibain Pernet Goiherri jatetxeko jabea eta sukaldaria da, baita euskal sushi-aren sortzailea ere. 'Juego de Cartas' astelehen honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera