'Go!azen'eko aktoreak protagonista, 'Gure Kasa'n

Gainera, Aneguria artistak rapean jarriko ditu 'Go!azen'eko aktoreak eta 'Gure Kasa'ko aurkezle eta kolaboratzaileak

'Go!azen' telesail arrakastatsuaren denboraldi berria estreinatzear dela eta, asteazkeneko 'Gure Kasa'n Iholdi Beristain, Miren Arrieta, Asier Oruesagasti eta Oihan Moreno aktoreak hartuko dituzte. 'Go!azen' fenomenoa, abestiak eta atal berrien nondik norakoak ezagutzeko aukera paregabea izango da.

Txikia zenetik Onintza Enbeitak ere beti amestu izan du abeslari, aktore edo dantzari izatearekin. Bere txikitako ametsen inguruan jardungo du aste honetan Ni On In atalean.

Aneguria artistak, bere aldetik, inprobisaziorako eta sormenerako tarte bat irekiko du platoan. 'Go!azen'eko aktoreak eta 'Gure Kasa'ko aurkezle eta kolaboratzaileak rapean jarriko ditu, edo hala egiten saiatuko da behintzat.

Iban Garcia, bestalde, Halloween festa amerikarretik ospakizun apur bat euskaldunagoa egiten saiatuko da. Kalean jendea izutzen jardun omen da.

'Gure Kasa' saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos