'Go!azen' telesailaren antzezlana, ETB1en

Julen, Naia, Gari, Eli eta Markel dira umorez beteriko istorio honetako protagonistak, eta Zuzen eta Erika ere izango dira oholtza gainean

Otsailean Amurrion eskainitako 'Go!azen' antzezlanaren emanaldia izango da ikusgai ostiral gauean ETB1en 21:00etatik aurrera. Julen, Naia, Gari, Eli eta Markel dira istorio honetako protagonistak, eta Zuzen eta Erika ere izango dira oholtza gainean. Umorez beteriko obra musikala da.

Uda iritsi da beste behin eta, honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Basakabiko diziplina zorrotzaren zaindaritzapean.

Naia Basakabira iritsi berria den ikaslea da. Bere ametsa Royal School eskolan dantza ikastea da, baina bere gurasoek ez diote sarrera proba egiten utzi nahi. Julen ere ikasle berria da aurten Basakabin, baina lehen unetik txantxak egiteko bere zaletasunak ospetsu bihurtuko du gainerako ikasleen artean. Gari eta Eli, berriz, beteranoak dira eta kanpotik gogor itxurak egiten badituzte ere, ezkutuan maiteminduta daude. Eta Markel? Markelek Markel izaten jarraituko du.

'Go!azen' telesailaren antzezlana 21:00etatik aurrera eskainiko du ETB1ek.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos