Secciones
Servicios
Destacamos
Jueves, 6 de diciembre 2018, 10:38
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Durangoko Azoka du ardatz aste honetan 'EiTB Kultura Transit' saioak, honako protagonista hauekin: bertan azken diskoa aurkeztu duen Gari musikaria, Azokan ohikoa den Toti Martinez de Lezea idazlea eta aurtengo kartela egin duen Txakur Gorria kolektiboa. Horrez gain, liburu eta disko nobedadeak, kontzertuak eta Irudienea gunean aurkeztuko diren filmak errepasatuko ditu saioak.
'Beste denbora batean' du izena Gariren disko berriak. Bere aurreko lanarekin egin zuen eran, Maldanbera taldearekin sortu du hau ere. Hain zuzen, azken bi lanotan lortu duen soinuarekin pozik da Gari, urte batzuk eszenatoki gainean zein estudioan ilusio handiegirik gabe aritu ostean
Bilboko Bidebarrieta liburutegiko artxiboa bisitatzeko ohitura du Toti Martinez de Lezeak. Zenbait datu historikoren bila aritzen da han, bere liburuak xehetasunez janzteko. Bere azken eleberria kaleratu berritan, 'Malkoak lur antzuan' ('Llanto en la tierra baldía'), liburutegira eraman gaitu bere proposamenez hitz egitera.
Eta zakutik atera ditu, hala nola, Joanes Urkixoren 'Ekaitza urrun' eta Aritza Bergararen 'Amets itoak' liburuak; Benito Lertxundiren azken kantuak, 'Soinuaren bidaia' diskoa edota 'Errementari' filma.
Nerea Ibarzabal, Ane Labaka, Malen Amenabar eta Mariñe Arbeo sortzaileak daude Txakur Gorria kolektiboaren atzean. Duela hiru urte sortu zuten taldea, eta hirugarrenez egongo dira Durangoko Azokan.
Auto editatutako liburuxkak, postalak, eta ilustrazioak eskaintzeaz gain, edizio honetako kartelaren egile ere badira. Taldean lan egitearen garrantziaz, auto edizioaz eta sorkuntzaren aldeko apustua egitearen plazeraz hitz egin digute.
'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.