Gari abeslaria, 'Gure Kasa' saioan

Euskararen eguna eta Euskaraldiaren azken eguna ere gogoan izango dituzte

Euskal musikaren izen eta erreferente garrantzitsuetako bat gonbidatu dute 'Gure Kasa' saiora, Gari. Bere disko berriaren aitzakian, Beste denbora batean bere lanez hitz egin eta zuzenean abestuko du. Euskararen egunaz eta Euskaraldiaren azken egunaz ere arituko dira.

Maddalen Arzallus Hitzen zaindaria Legazpin izan da, Gariren jaioterrian. Euskal hitz eta esamolde zaharrak aurkitzeaz gain, Mikel Laboaren urteurrena gogoratzeko elkarrekin abestuko dute.

Nerea Aliasek ETBren artxiboan topatutako gonbidatuen antzinako irudiak ekarriko ditu, eta Iban Garciak euskaratu egingo ditu irratian entzuten dituen abesti ezagun batzuk.

'Gure Kasa' 21:30ean izango da ikusgai ETB1en.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos