'Go!azen!'-ek utzitako tartea betetzera dator Floor
Marjon Hoffmanek idatzitako gazte literaturako liburu sorta arrakastatsuetan oinarritutako telesaila da 'Floorren arauak', eta neskato baten bizipenak jarraitzen ditu
Viernes, 19 de febrero 2021, 10:50
Ostiral honetan, otsailaren 19an, ETB1ek 'Floorren arauak' gaztetxoentzako fikzioa estreinatuko. Ostiralero 21:00etan emitituko da, eta amaitu berri den 'Go!azen!' telesailak utzitako tartea betetzera dator. Astelehenetik aurrera, EITB Nahieran plataforman, egunero esklusiban atal berri bat izango da ikusgai.
Publicidad
Marjon Hoffmanek idatzitako gazte literaturako liburu sorta arrakastatsuetan oinarritutako telesaila da, eta Floor izeneko neskatoaren bizipenak jarraitzen ditu. Floor ume burugogorra da eta bizitzaren aurrean ikuspegi berezia du. Neskatoak argi dauka, helduek bezalaxe, haurrek ere euren arau propioak sor ditzaketela. Eta horixe egiten du berak. Lehen pertsonan bizitako esperientzietatik ikasten du, eta beste gazteekin partekatzen dituen arauak asmatzen ditu ondoren.
Atal bakoitzean eguneroko egoera desberdinei aurre egiten saiatzen da: nola bizi neba jasangaitz batekin?; Zer egin dezakezu beroki itsusi bat oparitzen dizutenean?; Nola moldatu zure lagunik onenak inpetigoa badu, eta zuk ere nahi baduzu?; Zergatik da karpa kirol-arrantza gizonezkoentzako kontua soilik? Floorrek egoera hauentzako eta beste askorentzako erantzunak ezagutzen ditu.
Maurice Trouwborstek zuzenduta, Bobbie Mulder, Ferdi Stofmeel, Elisa Beuger, Ole Kroes eta Romy Voll aktoreek osatzen dute antzezle talde nagusia.
'Floorren Arauak' telesailak hainbat sari eta izendapen jaso ditu, besteak beste, 2020an Emmy Kid Nazioarteko saria eskuratu zuen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión