Finalera begira jarriko da 'DantzanGo!'

Zuriñe Hidalgok gidatuta, saioan bizitako une hunkigarri eta dibertigarrienak gogoratuko dituzte talde finalistek

Asteazken honetako 'DantzanGo!' saioaren atal bereziak lau dantza talde finalistak gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du. Zuriñe Hidalgok gidatuta, finalaren prestaketak lehen pertsonan ezagutzeaz gain, orain arte 'DantzanGo!'n bizitako une hunkigarri eta dibertigarrienak gogoratuko ditu saioak talde finalistekin.

Horrez gain, denboraldiko emanaldi onenak berreskuratuko dira eta dantza-lagunek euren esperientziaren balorazioa egingo dute. Une bereziz betetako saioa izango da.

'DantzanGo!' saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos