Borrar

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egingo dute EiTBko hedabideek

Zuzenean emango dute arratsaldean Donostian egingo den ekitaldia eta gauean 'Hamaika' dokumentala izango da ikusgai. Irratiek ere eduki bereziak izango dituzte

Lunes, 3 de diciembre 2018, 10:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

ETB1ek zuzenean eskainiko du 19:00etan Donostian egingo den ekitaldi instituzionala, Xabier Sukiaren kontakizunarekin. Iñigo Urkullu lehendakariak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak hartuko dute parte Kursaaleko kubo txikian egingo den ekitaldian.

Gauean, 22:30ean, 'Hamaika' dokumentala izango da ikusgai. Euskaraldiaren arrakastaren atzean dagoena erakusten du ikus-entzunezkoak. Dimentsio sozialeko bakarkako ariketa berritzailearen aurrekariak eta prestaketa kolektiboa, ahobizi eta belarriprest txapen ostean ezkutatzen den (euskalgintzako) eragileen zein euskaltzale boluntarioen hilabeteetako lana, ilusioa, konpromisoa eta etorkizun euskaldunago baterako grina.

Euskaraldiari urte oso batean egindako jarraipena erakusten du dokumentalak. Bilbotik Erriberara, eta Erriberatik Angelura, euskararen lurralde osoko pertsonak hartuko ditu protagonista. Euskararen erabilerarekin lotutako euren bizipenak kontatuko dituzte, euskararentzat egindako ekintzak euren azaletik kontatuz, beraiengan izandako eragina, nola bizi dituzten, zer sentiarazten dieten.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arteko egunen jarraipena ere egingo dute, protagonistekin eurekin, gizarte ariketa berritzaile eta ilusionagarri hau nola gauzatu den erakutsiz.

Egunean zehar euskarari buruzko hainbat dokumental izango dira ikusgai. Irratiko eta telebistako albistegietan eguneko ekitaldi nagusien kontakizuna egingo dute, eta programetan ere eduki bereziak landuko dituzte, Euskararen Egunarekin bat eginez eta hamaika egunez gauzatu den Euskaraldiaren nondik norakoak aztertuz.

Euskarari eta Euskaraldiari buruzko eduki guztiak eitb.eus-eko web orrian egongo dira ikusgai eta entzungai.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios