'Euskaraldia: bat eta bat hamaika' saio berezia

Amets Arzallus da parte-hartzaileetako bat./
Amets Arzallus da parte-hartzaileetako bat.

Euskaraldiaren xehetasunak azaldu, eta hizkuntzari lotutako bizipenak eta gainditze historiak dituzten pertsonak hartuko ditu protagonist ETB1en a Edurne Azkaratek gidatutako saioak

Euskaraldia ekimenari lotutako lehen saio berezia izango da ikusgai astelehene honetan, 22:30ean, ETB1en. 'Euskaraldia: bat eta bat hamaika' izeneko saioa Edurne Azkarate aktoreak gidatuko du eta bi atal izango ditu. Euskaraldiaren xehetasunak azaltzeaz gain, hizkuntzari lotutako bizipen hunkigarri eta gainditze historia eredugarriak dituzten pertsona bereziak ezagutuko ditu. Lehenengo atala azaroaren 19an emango da eta bigarrena azaroaren 26an.

Edurne Azkaratek (Oion, 1991) bere 'Hamaikakoa' osatuko du Euskal Herri osoan barrena bidaiatuz. Tartean aurpegi ezagunak bisitatuko ditu: Oier Sanjurjo Osasunako futbolaria, Amets Arzallus bertsolaria, Ana Urrutia kazetaria, Iñaki Salvador musikaria, Iñaki Perurena harri-jasotzailea, Toti Martinez de Lezea idazlea edota Sonakay musika talde ezaguna. Euskaraldia nola biziko duten kontatzeaz gain, Euskararekin duten lotura berezia ere azalduko diote Azkarateri.

Euskararen arnasguneetatik hasi eta euskaldun izateko zailtasun handiagoa dagoen ertzetaraino bidaiatuko du Azkaratek, eta aurpegi ezagunez gain, bestelako historiak ere bilduko ditu, jende berezia ezagutuz: Manu Bendala bertsolari sevillarra, Finlandiatik Euskal Herrira etorri zen Titty Thusberg moda diseinatzailea, Arabako Errioxan bizi den Ibai Verlaine gaztea, edo oso modu berezian euskaldundu zen Irune Bilbao leioarraren kasua. Hizkuntza ohiturak aldatzearen garrantziaz eta 11 egun hauetarako dituzten erronkez jardungo dute.

Hamaikakoa osatzeaz gain, Edurne Azkarate Euskaraldian sartuko da buru-belarri, eta Euskal Herriko hainbat txokotan nola bizi duten ezagutuko du. Mariano Ferrer kazetariarekin izena ematera joango da, Davide Cabaleiro galiziar euskaldunarekin iragarki bat grabatuko du Bilbon, Euskal Herria Irratiko Reyes Ilintxetarekin Euskaraldiak hedabideetan duen garrantziaz jabetuko da, eta Miarritzeko Ohakoa haur-eskolan ere egingo du sartu-irtena, txikienek nola ospatzen duten jakiteko.

Euskaraldia amaitzen den egunean, abenduaren 3an, 'Hamaika' izeneko dokumentala eskainiko du ETB1ek. Bilbotik Erriberara, eta Erriberatik Angelura, euskararen lurralde osoko pertsonak hartuko ditu protagonista ikus-entzunezkoak. Euskaraldiarekin bat egin duten pertsonak, urte osoa daramatenak Euskaraldia bizi izaten, lehenagotik ere bizi izan dutenak nolabaiteko Euskaraldi bat, euren bizipenen bitartez.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos