'Etorkizuneko menua', azkeneko 'Teknopolis' saioan

Etorkizunean egunerokoan jango dugunaz arituko da asteburuko saioa. Teknologiak elikagaien gainean hartu duen garrantzia aztertuko dute

Gastronomiarekin lotutako gaiak izango ditu 2018ko azkeneko 'Teknopolis' saioak ardatz. Egun hauetan janaria ohiko hizketagaia da: Eguberrietarako menua erabakitzea ez da erraza. Baina etorkizunean nolakoa izango da Eguberrietako menua? Eta ez bakarrik Eguberrietan, zer jango dugu egunerokoan 20 edo 50 urte barru? Seguru jakiterik ez dago, baina teknologiaren ikuspegitik pista batzuk baditugu. Adibidez, Food Computer teknologia garatzen ari da: edozein lekutan barazkiak hazteko egitura bat da, armairu baten antzekoa.

Bestalde, jaten dugun horren kalitatea eta jatorria bermatzea ere beharrezkoa da etorkizunean.

Jatetxeetan, esaterako, eskaintzen duten arraina eta platerean ateratzen digutena bat datozen jakiteko tresna bat garatu dute Europako EIT Food proiektuan. Arrainen kalitatea eta ezaugarriak ezagutzeko hiru tresna garatu dituzte, horietako bi AZTIn.

'Teknopolis' saioa, larunbatetan dago ETB1en, 13:30ean, eta igandeetan, ETB2n, ordu berean.

Temas

Euskera