Borrar
Euskal Herriko abesbatzarik onenaren bila

Euskal Herriko abesbatzarik onenaren bila

Irailean hasiko da 'Ahotsak' saioa. Julian Iantzik gidatuko du Hibai Etxebarria musika adituaren laguntzarekin

Jueves, 18 de julio 2019, 16:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Ahotsak' Euskal Herriko abesbatzarik onena aurkitzeko helburua duen saio musikala jarriko du abian irailean ETB1ek. Julian Iantzik gidatuko du, eta Hibai Etxebarria musika adituaren laguntza izango du programan.

Baleuko ekoiztetxeak eta ETBk ekoiztutako 'Ahotsak'en atal bakoitzean, hiru abesbatza lehiatuko dira Euskal Herriko hainbat txokotan: Elorrio, Bermeo, Gasteiz, Zarautz, Lizarra, Ordizia, Lekeitio eta Hernani. Guztira, hogeita lau abesbatza arituko dira lehian.

Koru bakoitzak bere etxean, esanguratsua eta estetikoki erakargarria den kokaleku batean, bi abesti eskainiko dizkigu. Bozketa bidez, abesbatzetako zuzendariek eta Hibaik aukeratuko dute nork merezi dituen puntuak. Guztia hartuko dute kontuan: abestiaren aukeraketa, taularatzea, afinazioa, arriskatu izana, garapena... Saio bakoitzean puntu gehien lortu duen abesbatza izango da garaile. Zortzi saioetako irabazleak Donostiako finalean elkartuko dira. Bertan jakingo da nor den 'Ahotsak' saioko koru garailea.

Musikari eta koruei dagokionez, hainbat estilo eta jatorritakoak ezagutzeko aukera izango da. Euskal kantutegi klasikoa, rocka, popa, musika afrikarra, gospela, elizakoa... Denetarik egongo da.

Saioaren funtzionamendua

Saio bakoitzean hiru abesbatza lehiatuko dira, eta irabazle bat izango da. Saio bakoitzak hiru fase ditu. Lehenengoan, abesbatza bakoitzak nahi duen abestia aurkeztuko du. Hibaik entzun eta ikusi ondoren, balorazioa egin eta erronka bat botako dio abesbatza bakoitzari. Lehen fase horretan, koru bakoitzeko zuzendariek emango dute botoa, gehien zein abesbatza gustatu zaien erabakitzeko.

Bigarren fasean, musika adituak jarritako erronkari hobekien nork egin dion aurre erabakiko du Hibaik berak. Hiru koruetatik bat aukeratuko du horretarako. Eta, azken fasean, abesbatzek zuzenean abestu beharko dute. Zuzendariek eta Hibaik bozkatuko dute fase horretan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios