Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Estepan Aldamiz-Etxebarria kazetaria izando da 'Gure Kasa' saioko gonbidatua

Horrez gain, La Jaio hartuko dute estreinazkoz platoan eta, gauero bezala, Korrikaren jarraipena egingo dute, Nahiara Gagoren eskutik

Lunes, 8 de abril 2019, 10:55

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Astelehen gauean, Euskal Telebistako ikur eta erreferente bat izango dute 'Gure Kasa' saioan, Estepan Aldamiz-Etxebarria kazetaria hartuko baitute platoan Antton eta Julen Telleriak.

36 urteko ibilbidearen ondoren, erredakzioko langileez inguratuta eman zuen agurra joan den abenduan Estepanek. Orain, erretiroa hartu eta hilabete batzuetara, telebistan aurkeztu dituen saio mitikoak gogoratzera eta bitxikeriak kontatzera itzuliko da Euskal Telebistara. Nerea Aliasek Estepanen lehen irudiak bilatuko ditu ETBko artxiboan, eta Jon Gotzon Aldaparenak galdera azkar eta dibertigarriak egingo dizkio Dagoenean bon-bon tartean.

Gainera, La Jaio lehen aldiz izango dute bertan, eta Telleria anaiak eta Estepan Aldamiz-Etxebarria zoratuko ditu bere burutapenekin. La Jaiok grabatutako erreportaje bat ere ikusteko aukera izango dute, zuhaitzak kimatzen ibiliko baita Bihurriren laguntzarekin.

Aste osoan bezala, Nahiara Gagok herriz herri jarraituko du Korrikarekin batera, eta horren berri emango du gauero. Astelehen honetan Doneztebetik igaroko da 21. Korrika, eta 'Gure Kasa' bertan izango da.

Iban Garcia youtuberra ere ez da faltako, sustoak ematen ibiliko baita Donostiako kaleetan.

Aste honetan, 'Gure Kasa' 21:45ean izango da ikusgai gauero, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios