Eskubaloia, futbola eta pilota, zuzenean

Super Amara Bera-Bera / SCM Craiova, Real Sociedad B / Racing de Santander eta Altuna III-Martija / Ezkudia-L. Galarza partidak izango dira ikusgai

Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango dira larunbat arratsaldez ETBn. Hasteko, futbola: Bigarren B Mailako Real Sociedad B / Racing de Santander partida, 16:00etan, ETB1en.

Segidan, pilota izango da ikusgai Iruñeko Labritetik. Jaialdia Promozio Txapelketako Dario-Ruiz / Ugalde-Jaunarena partidak zabalduko du. Ondoren, Binakako Txapelketako Altuna III-Martija / Ezkudia-L. Galarza norgehiagoka jokatuko da.

18:00etan hasiko da baita ere ETB4n eskainiko den EHF Kopako Super Amara Bera-Bera / SCM Craiova eskubaloi partida.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos