Borrar
Edurne eta Andoni, saioko gidariak
Errealitatea eta fikzioa nahastuko dira 'Aulki-jokoa'ren eszenatokian

Errealitatea eta fikzioa nahastuko dira 'Aulki-jokoa'ren eszenatokian

Txapelketako finalistak izango ditu protagonista, besteak beste, ETBko saioak

Lunes, 11 de diciembre 2017, 10:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bertsotan askotan nahasten dira errealitatea eta fikzioa eta 'Aulki-jokoa'n ere bai. Errealitateaz aritzen gara, baina antzerkia eginez gehienetan. Asteleheneko antzezlanak protagonista asko izango ditu: BECeko finalistak; Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio Txapeldunak; Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal kontu eta kantulariak; Jone Uria bertsolaria, eta Arkaitz Goikoetxea epailea. Hori guztia Edurne Azkaraterekin, gaur gaueko 22:30ean, ETB1en.

Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak amaituta, jakina da zein zortzi bertsolarik abestuko duten finalean: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzalluz, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre igoko dira BECeko oholtzara. Beraiek izango dira saioko protagonistak.

Edurne Azkarate Andoniren ganbaratik atera eta bertsoaren katedrala izan den Anoetako Belodromoan elkartuko da bi txapeldunekin: Andoni Egañarekin eta Sebastian Lizasorekin. 1986ean jantzi zuen txapela Lizasok eta Egaña lau aldiz izan da txapeldun Txapelketa Nagusian: 1993tik 2005era. Finala, finalaren aurreko sentipenak, bitxikeriak... asko dute kontatzeko biek, eta Edurne ez da galdetzeko gogoz geratuko.

Aktore gehiago

Bertsotan askotan nahasten dira errealitatea eta fikzioa eta ondo daki hori Maialen Lujanbiok. 2009an Bergaran Jon Martinekin osatutako bertsoaldia horren froga izan zen. Txapelketa Nagusian epaileen puntuek bilakatu dezakete fikzioa errealitate, eta Arkaitz Goikoetxeak azalduko digu nola egiten duten lan epaileek. Nerea Ibarzabalek eta Onintza Enbeitak bertsoaren errealitate dibertigarrira eramango gaituzte, eta Jone Uriak zinematik hartutako bertso-doinua ekarriko digu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios