Erramun Martikorena gonbidatu 'Biba Zuek!' saioan
Gainera, Epilepsiaren Nazioarteko Egunean hainbat gaixoren testigantza pertsonalak entzungo dituzte
Astelehena, 8 otsaila 2021, 09:50
Astelehenean, otsailak 8, Epilepsiaren Nazioarteko Eguna da eta 'Biba Zuek!' saioaren (18:00etan, ETB1en) lehen orduko solasaldian gai honen inguruan arituko dira. Platoan hartuko dituzten gonbidatuek gaixotasun horrekin nola bizi kontatuko dute. Honako honetan, bidelaguna Asier Maia izango dute.
Bestalde, Euskaldunak Munduan atalean Jon Artanok Afrikara eramango gaitu, zehazki Malawi herrialdean dagoen euskaldun bat ezagutzera.
Bigarren orduan Erramun Martikorena artzaina eta euskal abeslaria izango da protagonista nagusia. Musika herrikoian aritu zen eta ospetsua egin zen haren ahots ederra. Agus Barandiaran eta Jon Garate kolaboratzaileak ondoan izango ditu Martikorenak.
Pilota, zuzenean
Binakako Txapelketako seigarren jardunaldiari bukaera emango diote astelehenean Zeanuriko Ibarreta Udal pilotalekuan. Binakako partidak emango dio hasiera jardunaldiari: Jaka - Martija vs Bengoetxea VI - Aranguren. Eta ondoren, promoziokoan aurrez aurre arituko dira Salaberria - O.Etxebarria vs Zubizarreta III ? Uriondo.
22:30ean hasiko da emanaldia Xabier Euzkitzeren, Abel Barriolaren eta Elena Azpeitiaren kontakizunekin. Zuzenean izango da ikusgai ETB1eko 'ETB Kantxa'