Loli Astoreka, saioaren une batean. EITB

Erraketisten historiaz Loli Astorekarekin, 'Itxi Liburuak' saioan

Erraketistek bizi izandako urte oparoak ezagutuko dituzte, besteak beste, Jon Juanes, Ainhoa Palomo, Aizarnako Txikita eta Ereintza Dantza Taldearen parte hartzearekin

Miércoles, 10 de febrero 2021, 11:11

Erraketisten inguruan arituko da asteazken honetan, 22:45ean, ETB1en, 'Itxi Liburuak' saioa. Loli Astoreka aktorea irakasle lanetan jarriko dute, gaia modu original batean konta dezan. Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, erraketistek bizi izandako urte oparoak ezagutuko dituzte. Besteak beste, Jon Juanes, erraketista izandako Koro Iragorriren semearen hitzak entzungo ditu Astorekak. Juanes da gaia gehien ezagutzen duenetako bat, beraz, bere amak eta gainerako erraketistek bizi izandako urte emankorrak nolakoak izan ziren azalduko du.

Publicidad

Juanesek ez ezik, beste hainbat adituk ere lagunduko diote Astorekari erronkari aurre egiten. Urte oparoek ere euren alde iluna izan zuten, eta horri ere erreparatuko diote. Horretarako, Ainhoa Palomo eta Aizarnako Txikita izango dira urte haien errealitatea azalduko duten pertsonak. Horrez gain, Ereintza Dantza Taldearen abilezia eta egungo pilotarien hitzak ere izango dira saioan entzungai.

Ondoren, bidean ikasitako guztia unibertsitateko ikasleei azaldu beharko die Lolik. Ikasitakoa hitzez hitz errepikatzea ez da nahikoa izango, izan ere, bere bizipenetatik abiatu eta modu original batean azaldu beharko du dena, ikasleen arreta bereganatu nahi badu. 

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad