Euskal aktore sorta bikaina elkartu zen, aurrena oholtzan eta gero kameraren aurrean.

'Erlauntza' filmarekin hitzordua ostiral gau honetan

Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Itziar Atienza, Sara Cozar, Naiara Arnedo eta Leire Ruiz ditu protagonista Mireia Gabilondok zuzendutako istorio honek.

Viernes, 19 de marzo 2021, 10:11

Ostiral honetan, 'Erlauntza' filma estreinatuko du ETB1ek 22:00etan. Izen bereko antzezlanean oinarritutako filma Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Itziar Atienza, Sara Cozar, Naiara Arnedo eta Leire Ruiz aktoreak protagonista dituen istorioa da, Mireia Gabilondok zuzendu zuen eta 2020an estreinatu zen zinemetan.

Publicidad

Izan ere, Kepa Errastik izen berarekin idatzitako antzezlanean oinarrituta dago pelikula. Herriz herri bira luzea egin du lantaldeak aldi berean komikoa eta garratza den kontakizuna taularatzen, eta arrakasta itzela izan du.

Ezkonaurreko festa bat egiteko asmoz, landetxe bat alokatzen duten sei emakumeren gorabeherak dakarzkigu narrazioak. Txiki-txikitatik kuadrilla osatzen dute sei lagun hauek, baina denbora ez da alferrik pasa, eta gauzak ez dira garai batean bezalakoak, edo bai? Ongi pasatzeko elkartu behar zuten, baina laster aterako dira sekretuak, trapu zaharrak, elkarri esan gabeak... Horri guztiari alkohola, drogak eta erlauntza bat gehitzen bazaizkie, asteburu benetan eroa bermatuta dago.

Erlauntza ostiral gauean izango da ikusgai,

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad