Eraso sexisten inguruan, 'Ur Handitan' saioan

San Fermin jaien atarian, aurretik eskainitako erreportajea testigantza berriekin eguneratuko dute

San Fermin jaien atarian, eta 'La Manada'ko bost erasotzaileak aske utzi dituzten honetan, eraso sexisten gaira itzuliko da 'Ur Handitan', astearte honetan. Maddi bi aldiz bortxaketen biktima izan da. Bere esperientzia nolakoa izan den, egoera nola bizi izan duen eta aurrera nola egin duen gertutik ezagutu nahi izan du saioak. Horrez gain, bortxaketa saiakera baten bizkima den beste gazte baten bizipenak ere jasoko ditu Xabier Madariagak zuzendutako saioak.

Ondoren 'Ur Handitan'-ek lehendik sexu erasoen inguruan egindako erreportajea eskainiko du. Saioaren protagonistak Maria eta Iratxe izango dira. Ez dira euren benetako izenekin aurkeztu, ez dutelako euren identitatea ezagutzera eman nahi. Biak ere beraien herriko jaietan bortxatu zituzten. Bata bere herriko mutil batek bortxatu zuen; bestea lagun baten lehengusuak. Biek salatu zituzten beraien bortxatzaileak, eta hala ere, biek jasan behar izan dituzte kaleko iruzkin eta epaiak. Horrez gain, egoera hauekin lan egiten duten psikologo, abokatu eta auzitegi medikuen testigantzak bilduko ditu Xabier Madariagak.

'Ur Handitan' saioa 22:30ean dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos