Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Emakumezko Euskal Selekzioa Txekiaren aurka, ETB4n

Ordu berean, ETB1en Urrutikoetxea-Ladis Galarza / Altuna III-Martija partida izango da ikusgai

Sábado, 25 de noviembre 2017, 09:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbat honetan emakumezko Euskal Selekzioak Txekiaren aurka jokatuko duen futbol partida zuzenean jarraitu ahal izango da ETB4n 17:00etatik aurrera. Naxari Altuna, Larraitz Lukas eta Xabier Ormazabal izango ditugu berriemaile zuzenean Ipurua futbol zelaitik.

Ordu berean, baina ETB1en eta eitb.eus-en, pilota izango da Iruñetik. Arretxe II-Urretabizkaia II / Bakaikoa-Etchegoin partidak zabalduko du jaialdia. Ondoren, Binakako Txapelketako norgehiagoka izango da Urrutikoetxea-Ladis Galarza eta Altuna III-Martija artean. Amaitzeko, Artola-Erasun eta Arteaga II-Aretxabaleta izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios