Elorrio eta Abadiño protagonistak, 'Bostekoa' saioan

Aurreko astean Ibarrak irabazi zion Tolosari txapelketako lehen final laurdenean, eta final erdietarako pasea lortu zuten ondorioz ibartarrek

Aste honetan, Bizkaiko herri bi izango dira protagonista 'Bostekoa'n: Elorrio eta Abadiño. Aurreko astean Ibarrak irabazi zion Tolosari txapelketako lehen final laurdenean, eta final erdietarako pasea lortu zuten ondorioz ibartarrek.

Abadiño eta Elorriori gertu-gertuko jarraipena egingo die Durango Irratiak. Aurreko astean Ibarrak irabazi zion Tolosari txapelketako lehen final laurdenean, eta final erdietarako pasea lortu zuten ondorioz ibartarrek.

Abadiño herri-kirol zaletasun eta ohitura handia dago eta Elorrio garaituko dituztela sinetsita daude. Bestalde, Elorrioko taldea eremu honetan esperientzia handirik ez duen neska eta mutilez osatua dago. Gaztetasuna eta indarra dira bere oinarriak irabazteko. Euren artean, errugbi jokalaria, crossfiteko jokalariak eta txirrindulari profesional bat daude.

Halaber, Eneritz eta Asier neba-arrebak elkar lehian arituko dira talde banatan. Aitor Zubieta Durangalderaino joango da hamar lehiakideak eta entrenatzaileak ezagutzera eta euren bizitza eta zaletasunen berri emango du. Durango Irratiak astearen kronika egingo du, protagonistak eta herrietako pertsonaiak elkarrizketatuko ditu eta lehiaketaren kontakizuna egingo du Birleko probalekuan.

'Bostekoa' 22:00etan izango da ikusgai igandean ETB1en eta eitb.eus-en.