Elkarrekin Podemos-eko Lander Martinez, 'Gure Kasa'n

Iban Garciak karikaturak egingo ditu kalean eta Aitor Frantsesenak Basque Team taldearekin ariketa fisikoak egingo ditu

Ostegun honetan, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaile eta Euskadiko Ahal Dugu alderdiaren idazkari nagusia izango da 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Informatikari lanetan ari zela bere etorkizuna aldatu zuen egun batetik bestera, euskal legebiltzarkide gazteena bihurtzeko. Bere ibilbidea ezagutzeko aukera izango dugu.

Iban Garcia, bere aldetik, kalera irtengo da jendeari karikaturak egiteko, eta Aitor Frantsesena, ordea, Basque Team taldearekin izango da proba fisikoak egiten. Gaindituko ote ditu?

'Gure Kasa' ostegun honetan izango da ikusgai 21:00etatik aurrera ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos