Ekaitz Goienetxea gonbidatua '[Arte]faktua'n

Ekaitz Goienetxea, artxiboko argazkian./
Ekaitz Goienetxea, artxiboko argazkian.

Bere azken eleberria aurkeztuko du eta Xabier Amuriza, Arantxa Iturbe eta Juan Kruz Igerabidek euren gustuko liburuak aurkeztuko dituzte

Drogak galdutako belaunaldi baten kronika idatzi du Ekaiz Goienetxeak 'Zaldi mamarroa' eleberrian eta haren inguruan jakiteko aukera izango dugu larunbat honetan 'Arte[faktua]'n.

80ko hamarkadaren hasieran Euskal Herriko herri baten heroinaren mendera eroritako gazteen ibilerak kontatu ditu idazle bermeotarrak. Bera umea zen orduan, baina garaia eta giroa gertutik ezagutu zituztenen testigantzetan oinarrituta eraiki du kontakizuna Goienetxeak. Istorio gordinak agertzen dira 'Zaldi mamarroa'-n, baina idazleak berak esana da benetan gertatutakoa bezain gordina ez dela narrazioa.

Ekaitz Goienetxea (Biarritz, 1982) kazetaria da ikasketaz eta lanbidez tabernaria, Bermeoko Talako kantinan. Hantxe hitz egin du 'Arte[faktua]'rekin eta bere gonbidatu Irularekin.

Joxe Mari Aspiunza mundakarrak Irula musika taldea sortu zuen 80ko hamarkadan. Bere abestietako bat, 'Las Bragas', behin eta berriz agertzen da eleberrian. Irularen gaztetako ibilerak lotura estua du Goienetxeak bere liburuan kontatzen duenarekin.

Irakurlearen Txokoa sailean, Bermeoko Arantxa Goienetxea liburu saltzaileak Axel Luzarragaren 'Bioklik' eleberria gomendatuko du. Xabier Amurizak, Arantxa Iturbek eta Juan Kruz Igerabidek Galdetegia tartean, euren gustuko liburu batzuk aipatuko dizkigute. Bestalde, Iruñeko Euskal Herria Irratiko kazetari Reyes Ilintxetak azalduko du zein liburu ari den irakurtzen, bere liburu kuttuna zein den, eta saiatu arren zein liburu klasiko ez duen amaitzerik izan. 'Nola heldu naiz ni honaino' liburuaz egin du Naroa Aztiriak 'booktuberrak'.

Nobedadeek, liburu-denden gomendioek, pitxiek eta epilogoak osatuko dute saioa.

'Arte[faktua]' larunbatean emitituko da, 15:00etan, ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos