Egunkariaren itxierari buruzko dokumentala ETB-1n

'Paperezko hegoak' lanak itxiera hura lehen pertsonan bizi izan zuten protagonisten testigantzak jaso ditu

Martes, 16 de febrero 2021, 11:53

Astearte gauean, ETB1ek 'Paperezko hegoak' dokumentala eskainiko du. Aste honetan Egunkariaren itxieraren 18 urte beteko dira. Itxiera hura lehen pertsonan bizi izan zuten protagonisten testigantzak jaso ditu dokumentalak, eta orain arte ezezagunak diren datuak jarriko ditu mahai gainean. Tentazioa ekoiztetxearen eskutik, Josu Martinezek eta Samara Veltek zuzendutako lana da honako hau.

Publicidad

2003ko otsailaren 20an Juan del Olmo epailearen aginduz egin zen itxiera eta zuzendaritzako 10 lagun atxilotu zituzten ETAri laguntzea leporatuta. Egunkariaren kontrako auzi judiziala hamaika urtez luzatu zen eta atxilotu guztiak absolbitu eta auzi ekonomikoa artxibatu egin zuten epaitegiek.

«Paperezko hegoak» dokumentala asteartean 22:20tik aurrera izango da ikusgai, ETB1en.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad