Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, zuzenean

Ilaski Serranok Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazatik zuzenean eskainiko du saioa

Asteazken honetan, lehendabiziko aldiz, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean, 11:45ean hasita. Ilaski Serranok aurkeztuko du emanaldia Andre Maria Zuriaren plazatik zuzenean, eta aurten Paula Rubio eta Gonzalo Aranegi izango dira Edurne eta Zeledon Txiki protagonistak.

Ilaskirekin batera, Ane Pedruzo kazetariak emango du jaitsieraren berri. Horrez gain, hainbat gonbidatu elkarrizketatuko dituzte, horien artean: Endika Saez de Adana, 1998, 1999 eta 2000. urteetako Zeledon Txiki; Izarraitz Zulueta, 2013ko Neska Txiki; eta Jesus Prieto antropologoa eta Bereziak kuadrillako kidea.

Gasteizko Txistulari Kontzertua ere eskainiko dute, 22:15ean. Musika eta dantza emanaldia astelehenean, abuztuaren 5ean, eskaini zuten, Aihotz plazan, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen, Udal Folklore Akademiaren eta Indarra Dantza Taldearen eskutik. Gasteizko Aihotz plazan eskainiko duten dantza emanaldia izango da ikusgai 22:15etik aurrera.