Donostiako Maratoia eta Binakako Txapelketako partida, zuzenean

Elezkano II-Rezusta / Irribarria-Zabaleta partida izango da ikusgai, Bergaratik

Zuzeneko bi kirol emanaldi izango dira igande honetan ETB1en. Hasteko, atletismoa: Donostiako Maratoiaren zuzeneko kontakizuna egingo dute Juanan Legorburuk, Xabier Leibarrek eta Anartz Agirrek 11:00etan hasita.

17:00etan, pilota Bergaratik. Binakako Txapelketako Elezkano II-Rezusta / Irribarria-Zabaleta partidarekin batera, beste bi norgehiagoka izango ditugu ikusgai: Retegi-Jaunarena / Etxeberria-Erostarbe eta Dario-Martinez / Ugalde-Irusta. Xabier Euzkitze, Joxean Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

Azkenik, 16:00etan, herri kirolen tartean, Arria V / Irazu Urrezko Aizkolarien Kopako norgehiagokaren berri emango digute Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos