Donostiako Banderaren 2. jardunaldia, zuzenean

Arratsaldean pilota izango da Villamediana de Ireguatik, eta estropadako garaileei harrera ere ikusgai izango da

Igande honetan, Donostian izango dugu eguneko kirol hitzordu nagusia, Kontxako Banderaren 2. jardunaldia jokatuko baita. 10:45ean hasiko da emankizuna ETB1en eta eitb.eus-en eta 14:00ak arte luzatuko da. Emakumeen estropada jokatuko da lehendabizi eta gizonezkoena ondoren. Sari banaketak eta elkarrizketak ere eskainiko dituzte Donostiako badiatik zuzenean arituko diren esatarien eskutik. Mikel Olazabal izango da taldeko buru eta alboan izango ditu Ibon Gaztañazpi, Sara Gandara eta Xabier Andueza.

Arratsaldean, 16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko dute. Harri-zulatzaileen Bizkaiko bikote mixtoen txapelketaren berri emango digu Iñigo Aiestaranek Saioa Fernandez lagun duela.

17:00etan pilotaren txanda izango da. Errioxako Villamediana de Iregua herriko jaialdia izango dugu ikusgai: Mendizabal III-Martinez / Dario-Erostarbe eta Altuna III-Ruiz / Ezkurdia-Martija. Xabier Euzkitzek eta Aitor Zubietak egingo dute kontakizuna.

19:30ean Donostiako Banderaren irabazleei euren herrietan egingo zaien harrera izango dugu ikusgai zuzenean ETB4n eta eitb.eus-en. Sara Gandara eta Ibon Gaztañazpi izango dira esatariak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos