Donostiako Banderaren emanaldia, bere ordu-tartean nagusi

Emakumezkoen estropadak %20,1eko audientzia zatia lortu zuen eta gizonezkoak %28,9koa

Igande goizean, Donostiako Banderaren emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen. Gizonezkoen estropadak %28,9ko audientzia zatia lortu zuen, euskaldunen %47,8ko kuota bereganatuz. Emanaldiak azken hiru urteetan (2015etik) lortzen duen daturik altuena da. Audientzia metatuari dagokionez, 146.000 ikus-entzulek bat egin zuten Euskadin eta eragin eremuan.

Hondarribiak irabazi zuen, baina Zierbenaren kontrako lehia ez zen azkeneko momentura arte erabaki, eta emozioz beteriko jardunaldia izan zen.

Aurretik, emakumeen probak ere bere ordu tartean lidergoa bereganatu zuen, %20,1eko audientzia zatia eta euskaldunen %36,7ko kuota eskuratuz. San Juaneko neskek irabazi zuten Donostiako Bandera bosgarrenez. Emanaldiak 99.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos