Donostia Zinemaldiak jarraipen informatibo handia izango du EiTBn

Iturbe eta Rebordinos, hitzarmena izenpetuzeko unean/
Iturbe eta Rebordinos, hitzarmena izenpetuzeko unean

Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak lankidetza hitzarmena izenpetu dute

EiTBk eta Donostia Zinemaldiak lankidetza hitzarmena berritu dute Donostiako Tabakaleran. Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak sinatu dute ituna. Horren ildotik, aurten ere EiTBk Zinemaldiaren berri eman eta jarraipen handia egingo dio Taldearen hedabide guztietan.

Irailaren 21etik 29ra bitartean izango den Donostia Zinemaldiaren inguruan xehetasunez informatzeko ahalegin berezia egingo dute ETBn, Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Gaztean eta eitb.eus-en. Halaber, ETB1en, zuzenean eskainiko dira irekiera eta itxiera galak eta, ETB4n, Euskal Zinemaren Gala eta hiru Donostia Sariak (Hirokazu Kore-Eda, Danny Devito eta Judi Dench). Emanaldi guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en.

ETBko albistegietan tartea izango du egunero Zinemaldiak: zuzenekoak, erreportajeak, elkarrizketak eta aurkeztuko diren filmen kronikak eskainiko dituzte. Kazetari eta teknikari lantalde zabalak informatuko du bederatzi egunetan. '¡Que Me Estás Contando!', 'Está Pasando' eta 'Ahoz Ahoz' saioek ere Zinemaldiari erreparatuko diote eta 'EiTB Kulturak' aurtengo edizioan aurkeztuko diren zenbait euskal filmeri buruzko erreportajeak eskainiko ditu datozen asteetan.

eitb.eus-ek gune berezia eskainiko dio eta streaming-ez emango ditu ekitaldi berezienak. Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Gazteak ardatz nagusi izango dute Zinemaldia programazioan. Elkarrizketak, erreportajeak, filmen analisiak, eta ekitaldi eta jai guztien kronikak bilduko dituzte albistegi eta eguneroko saioetan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos