

Secciones
Servicios
Destacamos
I. Mendia
Jueves, 9 de enero 2025, 13:54
Konfiantza falta, gai ez izatearen sentsazioa, etengabe epaituak izateko beldurra… Sentipen horiek «iruzurtiaren sindromea» deritzon autoestimu falta osatzen dute. Sentsazio horiek lausotu egiten dute gailurrera iristean sentitzen den poztasun eta harrotasuna, eta, aldi berean, gai ez izatearen sentsazio horrek proiektuei edo lanei ezetz esatera eramaten zaitu. Gai horixe mintzagai izanik hasiko du 'Ur Handitan' saioak denboraldi berria, bederatzigarrena. Ostegunero emitituko da ETB1en eta eitb.eus-en 22:20etik aurrera Xabier Madariagak aurkeztuta.
Bereziki emakumeek bizi duten fenomeno psikologikoa izanik, Onintza Enbeita, Ines Osinaga, Itziar Diez de Ultzurrun, Silvia Cantera, Iratxe Las Hayas eta Nora Errezolak euren esperientziak kontatuko dituzte. Hurrengo asteetan jorratuko dituzten gaien artean daude, besteak beste, adinekoen zaintza, gehiegizko medikazioa eta animaliek gizakiari ematen dieten laguntza.
Bederatzigarren denboraldi honek bi atal berezi izan ditu. Lehena urriaren 7an emititu zen, Palestinako gatazkaren inguruan. Gazako sarraskiaren hasieraren urteurrenean, gatazkan hildako Ivan Illarramendiren anaiarekin hitz egin zuen Xabier Madariagak eta Jerusalemen bertan ere izan zen, bertako herritarrekin hizketan. Bigarren atalak, abenduaren 10ean, gaixotasun kardiobaskurrak aztertu zituen, EITB Maratoiaren kausarekin bat eginez.
Publiko euskaldunaren erreferentziazko programetako bat bihurtu da saioa gizartearen intereseko gaiak errealitate eta ikuspuntu desberdinetatik erakusten baititu elkarrizketa pertsonalen bidez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.