'DantzanGo!' saioko final handia, gaur gauean

B-Wild, Bermudas Triangle, Enjoy the Rhythm eta Adore Jazz taldeak arituko dira Euskal Herriko dantza talderik onenaren izendapenaren bila

Asteazken honetan 'DantzanGo!' saioaren lehen edizioko final handia izango da ikusgai gaueko 22:30etik aurrera. Gau berezi horretan lau dantza talde arituko dira Euskal Herriko talderik onenaren izendapena lortzeko lehian: B-Wild talde barakaldarra, Bermudas Triangle bilbotarra, Enjoy the Rhythm trintxerpearra eta Adore Jazz donostiarra.

Maila goreneko ikuskizun musikalek lagundutako gau berezi horretan sorpresa ugari izango dira, eta dantza-lagun ospetsuekin batera giro ederreko gaua izango da. Heldu da DantzanGo!' saioaren lehen denboraldiko irabazlea ezagutzeko unea!'DantzanGo!' saioaren final handia asteazkenean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos