El Corte Ingles Bandera eta San Mateo feria, zuzenean, EiTBn

Euskotren eta Eusko Label ligetako play-offetako 2. jardunaldia eta Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa ere eskainiko dira

Arrauna izango dugu eguneko lehen kirol hitzordua igandean ETB1en eta eitb.eus-en. Portugaleten jokatuko den Euskotren eta Eusko Label ligetako play-offetako 2. jardunaldia izango dugu ikusgai, eta jarraian El Corte Ingles Bandera, Eusko Label Ligako azken estropada, hain justu. 11:45ean hasiko da emanaldia.

15:00etan, bezperan Atxondon jokatutako Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketa eskainiko da; 16:00etan Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako kanporaketa, goizean Lakuntzan jokatutakoa.

17:00etan 'ETB Kantxa' saioa hasiko da Logroñoko Adarraga pilotalekutik. San Mateo torneoko Olaizola II-Zabaleta / Ezkurdia-Imaz partidarekin batera, beste bi neurketa jokatuko dira: Irribarria-Ruiz / Arteaga-Galarza eta Peña-Erasun / Dario-Martinez.

Amaitzeko, 19:30ean, ETB4n eta eitb.eus-en Eusko Label Ligako garaileari egingo zaion harrera izango dugu ikusgai.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos