Borrar
Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo

'El Conquistador' abenturaren lehen atala, eguneko saiorik ikusiena Euskadin

Julian Iantzik aurkeztutako saioak %23,2ko audientzia zatia eta 342.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen

Asteazkena, 22 urtarrila 2020, 11:09

Comenta

'El Conquistador del Caribe' abenturaren lehen atal ikusgarria eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Julian Iantzik aurkeztutako saioak asteleheneko ordutegi nagusian lidergoa lortu zuen %23,2ko audientzi zatiarekin, eta 342.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Dominikar Errepublikako Los Haitises Parke Nazionalera talde gorriaren iritsiera izan zen lehen atalean ikusgai. Mutilez bakarrik osatutako taldeak proba gogorrei aurre egin behar izan zien eta abenturako lehen kanporatua Gorka Luna lehiakidea izan zen.

Gainerako bi taldeak pozik iritsi ziren, talde gorriarekin gertatzen ari zenaren berri jakin gabe. Nesken talde berdea zaldiz iritsi zen Haitiseseko euri-oihanaren bihotzera, eta 'helduen' talde mistoa paradisuzko hondartza batean lehorreratu zen, zalantza eta galdera askorekin.

Abenturaren lehen atal honetan gertatuko guztiak jarraipen zabala izan zuen sare sozialetan. #conquis1 etiketa joera izan zen Twitterren eta sei milioi inprimatze baino gehiago bereganatu zituen sare sozialaren timeline-etan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'El Conquistador' abenturaren lehen atala, eguneko saiorik ikusiena Euskadin

'El Conquistador' abenturaren lehen atala, eguneko saiorik ikusiena Euskadin