'El Conquis'-en Gorka gonbidatu eta abenturako 3. kapitaina nor den esango dute
Patxi Alonso aurkezlearekin batera, Juanito Oiarzabal, David Seco, Eider Alonso, Isma Pereira, Nagore Osoro, Luisito, Caballo, Yanire, Iker eta Maider egongo dira
Asteazkena, 22 urtarrila 2020, 16:24
Asteazkenean, 'El Conquis'eko platoan abenturako lehen kanporatua hartuko dute, Gorka. Besteak beste, honako irudi hauek ikusi ahal izango ditugu: Gorkak galdu ondoren izan zuen lehen erreakzioa, ondoren Ismari kontatutakok, aireportura iritsi eta familiarekin berriro elkartu zenekoa, duelua irabazitakoen kanpamendurako itzulera, eta ordura arte ikusi gabeko lehen atalaren hainbat irudi.
Halaber, helduenen taldea, Caguama taldea, gidatuko duen kapitainaren izena jakitera emango da saio honetan.
Denboraldiko lehen 'El Conquis' saioan nesken taldea lehiatzen ikusi ahal izango dugu, baita euren kapitaina izango denarekin, Patri Espinarrekin, topo egiten duten unea. Gotzon kapitainari ere erreparatuko diote: urduri jartzen hasiko da beste taldeen aurka lehiatzeko gogoz eta Intxaurrondoko tigrea-ren lehen gaua errepasatuko dute, bere hitzak zeresana emango dute eta.
Berritasun asko dakar 'El Conquis' saioak. Konkistologo berriak izango dira eta baita lehiaketa ondo baino hobeto ezagutzen duten lagunak. Asteazken honetan Patxi Alonsok Juanito Oiarzabal, David Seco, Eider Alonso, Isma Pereira, Nagore Osoro, Luisito, Caballo, Yanire, Iker eta Maider izango ditu alboan.
Gradetan lehiakideen senide eta adiskideak egongo dira, eta Gazteako setean Ainhoak gaueko txio onenen errepasoa egingo du. Bestalde, Humbertok lehiaketako pertsonaia esanguratsuenak imitatuko ditu. 'El Conquis del Caribe' asteazkenero dago ikusgai 'Eguraldia'ren ondoren ETB2n eta eitb.eus-n, 22:30ean.