Borrar
Urgente Retenciones en la AP-8 en Zarautz, sentido Donostia, por un accidente múltiple
RTVEko presidentea den Jose Pablo Lopez, ostegun honetan. Borja Sánchez-Trillo | EFE
Clan haurrentzako kateak euskaraz eskainiko ditu edukiak

Clan haurrentzako kateak euskaraz eskainiko ditu edukiak

Oraingoz data zehazteke dago, prozesua «mantsoa» baita, baina Jose Pablo Lopez RTVEko presidenteak adierazi duenez, «2025ean zehar» euskarazko bikoizketa txertatuko da

K.I.

Domingo, 2 de febrero 2025, 17:38

RTVE telebista publikoak, «deszentralizazioaren» eta «eleaniztasunaren» aldeko apustua eginez, 12 urtez azpikoentzat gomendatutako edukiak katalanez, galegoz eta euskaraz bikoiztuko ditu. Honela, Clan haurrentzako kateak, gaztelaniaz aparteko beste estatuko hizkuntza koofizialetan ikusi ahal izango dira. Jose Pablo Lopez RTVEko presidenteak hala berretsi zuen ostegun honetan Kongresuan, baina prozesua «mantsoa» izango zela ere jakinarazi zuen. Bere hitzetan, urtea amaitu baino lehen, sistema dualaren bitartez, telebista katea katalanez ikusi ahalko da. Ikusleek audioa aukeratu ahal izango dute telebistan, marrazki bizidunak, telesailak eta bestelako programak hizkuntza honetan entzuteko. Baina euskaraz eta galegozko bertsioak entzuteko, gehienez, urte bukaerara arte itxaron beharko da.

Lopezek adierazi zuen bezala, Kataluniako Generalitatea, Eusko Jaurlaritza eta Galiziako Xunta, eskaera egin ondoren, telebista publikoa lanean ari da berritasun hori «2025ean zehar» txertatu dadin. «2025. urteak aurrera egin ahala, egindako lanaren fruituak ikusiko dira katalanez, galegoz eta euskaraz. Prozesu bat hasiko dugu gure presentzia euskaraz zabaltzeko, gaur egun hutsala baita», azaldu zuen RTVEko presidenteak.

Aipatu beharra dago Jose Pablo Lopezek emandako berria 13/2022 Espainiako Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorrean jasota dagoela, bosgarren xedapen gehigarrian. Puntu honetan adierazten denez, 12 urtez azpikoentzat gomendatutako edukiak katalanez, euskaraz eta galegoz ere eman behar ditu estatuko telebista publikoak. Horrek legea betetzea esan nahiko luke, euskarazko edukien eskaintzan kalitate-jauzi bat emateaz gain, estatu osoan gozatu ahal izango baita.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Clan haurrentzako kateak euskaraz eskainiko ditu edukiak