Caballer anaien su-etxea bueltan da Donostiara

Maria Amolategi abeslaria eta Tessa Andonegi aktorea ere 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioan izango dira

Ostiraleko 'Donostiako Astea Nagusia 2019' saioan, Maria Amolategi abeslaria eta Tessa Andonegi aktorea hartuko dituzte gonbidatu Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak. Horrez gain, Iñigo Agirre kazetariak koktel berezia egingo du Aste Nagusiko arkume menestra lehiaketa eta Groseko Mariatxien kalejirarekin. Ostiraleko su artifizialak Castelloko Hermanos Caballer Pirotécnicos su-etxearen eskutik jasoko ditugu zuzenean.

'Donostiako Aste Nagusia 2019' ostiral honetan izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Halaber, ikusgai izango da Zarauzko Torneoaren finalaurrekoa, 23:10ean, Donostiako su artifizialen zuzeneko emanaldiaren ostean, hain justu.

Altuna III-Martija eta Artola-Mariezkurrena II bikoteek jokatuko dute partida, eta Dario-Ruiz eta Arteaga II-Etchegoien bikoteen artekoa izango da ikusgai ondoren. Horrez gain, Jaka-Bikuña eta Laso-Ibai Zabala bikoteen arteko atariko partida eskainiko dute aurretik, 21:00etan. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute hiru partiden kontakizuna.

Horrez gain, Burgosko Itzuliaren laugarren etaparekin bat egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 15:00etan. Atapuercan hasiko da laugarren etapa, eta Clunian bukatuko da, 174 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Zailtasunen artean, hirugarren mailako Majadal mendatea igo beharko du tropelak. Xabier Usabiagak eta Fermin Aramendik emango dute etaparen berri, zuzenean.