Borrar
Hiru lagin txiki prestatu dituzte antolatzaileek, pertsonaia ezagunak protagonista direla. Tartean da Aritz Aduriz futbolaria. #botaba

#botaba gogoko duzun esamolde hori

Lagunartean, etxean zein lanean erabiltzen diren esamolde horiek Instagram sare sozialaren bidez zabaltzea da sari ugari banatuko dituen lehiaketaren asmoa

Martes, 7 de noviembre 2017, 17:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Erronka berri bat abiatuko da asteazken honetan, azaroaren 8an: #botaba erronka. Ideia da lagunartean, etxean zein lanean erabiltzen diren esamolde horiek Instagram sare sozialaren bidez zabaltzea. Horretarako lau asteko epea izango dute parte-hartzaileek. Hain zuzen ere, astero aldatu egingo da erronkaren gaia, eta "atsegin dut" gehien jasotzen dituzten bideoen artean irabazle bat hautatuko du epaimahaiak.

Hala, lehenengo astean parranda ardatz hartuta abiatuko dute lehiaketa. Hala, gehienez hogei segundoko bideoak egin beharko dituzte partaideek, eta ondoren bideo horiek Instagramen argitaratu. Saridunak asteazkenetan iragarriko dira @botabarronka Instagram kontuan, Botabaren webgune ofizialean eta Gazteako 'Dida' saioan. Izan ere, Labayru Fundazioa eta Gaztea dira erronkaren antolatzaileak.

Sustatzaileek erronka aurkezteko zabaldu duten oharrean diotenez, "esamoldeak edozein hizkuntzak, euskarak ere bai jakina, berezko dituen esaldi eginak dira. Berba-kate jakin batek, erabiliaren erabiliz, esanahi berezia hartzen duenean sortzen dira, hiztunok egoera edo ideia bat adierazi nahi dugunean. Lekuan-lekuan erreferente ezberdinak erabilita sortzen dira esamoldeak, eta lehiaketa honen bitartez, hango eta hemengo hiztunok lagunartean, etxean... darabiltzagun esamoldeak batu eta sare sozialetan zabaldu gura dira".

Astero sari bat banatuko da. 'Atsegin dut' gehien dituzten bost bideoan artean bakarra aukeratuko du epaimahaiak, eta Nikon Coopix A100 Selfie Kit kamera eskuratuko du irabazleak.

Bigarren astean, berriz, sei lagunentzako multiabentura jarduera izango da saria, eta hirugarren astean egurrezko betaurreko pertsonalizatuak.

Lehiaketara aurkeztuko diren bideo guztien artean irabazle bat izendatuko du epaimahaiak amaierako sari nagusirako.

Horrek Europako hiribururen batera (Berlin, Londres, Edinburgo, Amsterdam...) bidaiatzeko aukera izango du. Lau lagunentzako hiru gaueko bidaia izango da, hegaldia, ostatua eta gosaria barne.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios